Sokazko ttun ttuna

Ttun ttuna

Pirinioetako bihotz taupada

Sokazko tresna eta perkusioa aldi berean, ttun ttunak ospakizun handi guzietan oihartzuna emaiten du, bihotz kartsu eta tematsu: berea du leheneko zeremonietako burdoi hipnotikoa, tradiziozko musiketakoak, etengabeko erritmo hotsa, dantzariak trantze batetan ezartzen dituena brale eta jauzietan.

Dantzara gomitatzen duen danbor-burdoia

Sokazko danbolina edo tanborila deitu daiteke, baina okzitandar izena, tun tun edo tom tom, bai eta euskarazko ttun ttun ere hobeki doazkio makilaz jotzen den oihartzun kutxa horri, soka tinkatuak baititu gainean. Teknikoki, danbor-burdoi familia organologikoan sailkatua da. Tonika moduan afinatua gehienetan (klasikoki sol-re edo la-mi), bi betebehar ditu: melodiaren oinarria egin (melodia laguntzea) eta erritmoa. “Dzin dzin” egiten duen burdoi soinu berezi hori “zaldun”-etik dator, metalezko pieza hau erdi aroko zitara tresnatik heldu denean hain segur.

Tun ttun eta Flauta, bikote indartsu eta askea

Historikoki, sokazko danbolina bere maiteaz lagundua da beti, hiru ziloko flauta: Biarnoan, Euskal Herrian eta Bigorran, ezin bereiziak dira biak, bikote zaharra osatzen, beti ongi afinatua ere! Baina ttun ttuna, hiru ziloko flauta bezala, tresna osoa da berez, bikoteaz kanpo loratzen ahal dena: egungo musikari eta kantari anitzek sokazko danborilanen jotzea ikertzen dute, flauta bere betiko konplizea gabe. Bakarrik edo lagundua, zuk hauta!

Ene ttun ttunak, ederrak eta erabilgarriak

Fabrikatzen ditudan sokazko ttun ttunak lutier erakoak dira, oihartzun kutxa zurezko bost pusketan eginak. Ttun ttun bakoitza bakarra da, intzaurtzez edo basa gerezitzez egina. Marrazkiak, edo ttun ttun zaharretan aurkitu arrosa figuretarik inspiratuak dira, edo ene uneko jitearen emaitza, gehienetan landare, harri edo abere mundutik jalgiak.

Afinazio sistema modernoa pikoan ezarri dut, horrek ttun ttunaren sokak ongi afinatzeko ahala emaiten baitu. Afinatze zalua, zehatz eta errexa, musikariek edonoiz preziatuko dutena!

Aspaldiko tresna

Egun ttun ttuna aurkitzen bada gehienetan Hautes-Pyrénees-etan, Pirinio Atlantikoetan, Landes eta Aragoian, arbasoak erdi arotik zituen – ez bada Antikitate arotik – Europako leku anitzetan. Sokazko ttun ttunen irudiak aurkitu dituzte arte freska handietan Espainian, Italian, Portugalen, Normandian… Batzuetan aingeru bat da ttun ttun erabiltzailea, beste eskuan naski, hiru ziloko flauta duenean!

Mantentzea

Ttun ttunaren soinua denborarekin aldatzen da, eta hori nomala da. Sokazko tresna guziek bezala, maizago erabili eta hobe: soinua hobetuz doa horrela. Afinatze sistema modernoa pikoan ezarri dut, horrek ttun ttunaren sokak ongi afinatzeko ahala emaiten baitu. Afinatze zalua, zehatz eta errexa, musikariek edonoiz preziatuko dutena!

Tresna honen ikastea errextu nahian, haurrentzako modelo ttipiagoak ere egiten ditut.

 

Ez duda, harremanetan jar zaitez ene sokazko ttun ttunen prezioen ezagutzeko.

Lantegian hartuko zaitut hitzordua finkatu eta