Flautak

Hiru ziloko flauta, sokazko ttun ttun eta Pirinioetako hoboe egile

Estudioko flauta

Lehen aldietako flauta

Publiko guzientzat egina, hiru ziloko flauta hau eskuz zehazki moldatua da. Metalezko flauta hau garatu dut plastikozko mokoarekin, hasiberrientzat partikularzki egokitzeko: honekin, ikasleek laster soinuak aterako dituzte, nekezia sobera gabe. Prezio apalekoa, mantenu errexa, bere tonu zehatzari esker joile hasiberriek beharri musikala garatuko dute.

Flauta tenperatua

Egoera orotako flauta

Hiru ziloko flauta multzoa – flabuta, txirula – Pirinioetako ezpelez egina, Etienne Holmblat-ek erakatsi metodoari jarraituz. Ezaugarri tenperatuak flauta hauei edozein soinu tresnarekin jotzeko ahala emaiten die… Flauta lagunkinak hots!
– Do tonuko flauta*
– Ossau ibarreko flauta, La/Si tonukoa*
– Re tonuko flauta*

* Tonuak hiru zilo tapatuak emanak dira

Tenperamentu ezberdineko flauta

Erroetako ohiko flauta

Hiru ziloko flauta multzoa – flabuta, txirula – Pirinioetako ezpelez, aspaldiko flauta modeloetarik eginak, eskala tenperatua ez zelarik norma. Flauta hauek leheneko besta erritualen oihartzuna entzunarazten dute. ez dira hezkaitzak, bai tenperamentu gaitzekoak!

– Gaskoiniako 4 flautak, multzoa osotzen dutenak (4 tonu ezberdin)

– Esquièzeko flauta (Luz-Saint Sauveur-eko ibarra)

– Gèdre-ko flauta (Gavarnie-ko ibarra)

– txirula

Tenperamentu istorioa

XIX.mendeaz geroztik, tenperamentu berdinak monopolio egoeran dago kasik: oktaba hamabi grado berdin berdinez egina da (tonu erdiak), kinten zuzentasunari axolatu gabe. Tenperamentu ezberdinak aldiz, bere kinta maiteenak hobesten ditu, beste kinta batzuk saihetsean utziz! Tenperamentu ezberdin anitz daude, Pirinioetako ohiko flautenak lekuko. Musikan bizian bezala, ez da konponbide onik (ez txarrik): bakoitzak bereari dagokiona hautatzen du!

Ez duda, harremanetan jar zaitez, hiru ziloko flauten prezioen jakiteko.

Hiru ziloko flauta

Ezpel peza bakar batetan egina, zur gogor eta trinkoa.

Biarnoan, Bigorran, Nafarroan eta Aragoian, sokazko ttun ttunetik bereizi ezina da kasik! Harekin ditu biziaren une inportanteak laguntzen, bestak, ezkontzak, doluak ere.
Ezkerreko eskuaz erabilia – Ossau ibarrean (eta Zuberoan) ezik, ez jakin zergatik! – oktaba eta erdiko hedadura du. Izariaren arabera, apalago edo gorago izanen da. Ibarraren arabera, tonua izanen du re, do/si, la edo beste. Dena den, beti hor dago jauzi eta brale herrikoien laguntzeko, bai eta kantu polifonikoa ere… Eta gehiago ere, beste musika motekin topatuz, eta musikari-dantzarien gogoaren arabera.

Ezpeletik flautara

Urtero, ezpelondo egokiek begiztatu behar dute, gero moztera joaiteko. Neguan egiten da mozketa. Luzaz xukatzera utzi ondoan (10 urte gutienez!), ezpela karratuetan moztua da, gero zilatua eta landua. Etapa bakoitzaren artean, zura urte batez xukatzen da, zuntzak tinkatzeko. Hala, mozketa eta flauta lantegitik atera bitartean, 15 urte pasatzen dira nonbait han.

Mokoka

Hiru ziloko flautak zuzenak dira, mokodun eta artekadunak, puzka bakar batetan eginak. Mokoa erabakigarria da tresnaren soinuarentzat. Lan zorrotz eta zehatza eskatzen du, tresnaren kalitate harmonikoarentzat.

Tirrit !

Flabuta edo flahuta Bigorran, chiflo Aragoian, txirula Euskal Herrian, hiru ziloko flauta izenez eta tonuz aldatzen da ibarretik ibarrera… Baina flauta da musika historiako tresna zaharrenetarik, eta hain segur bakarra izan da munduko populu guziek erabilia. Aspaldi aspaldikoa, gizakia dagoen leku orotakoa, flautak berekin du zerbait oso lilluragarria.

Hiru ziloko flauta sokazko ttun ttunak lagundua da tradizioz.