Nor naiz?

Régis Latapie

Hiru ziloko flauta, sokazko ttun ttun eta Pirineoko hoboe egile

Zurgintza eta musika herrikoiaren pasioa

Egun ohiko tresna egile eta lutierra banaiz, nihaur musikari eta kantari naizelako da, eskulan zehatza eta batez ere zurgintza maite dudalako, Gaskoinia eta Pirinioetako musika herrikoiek hunkitzen nautelako… Haatik, egiari zor, uste dut bidean topaketa egiteko xantza handia izan dudalako dela ere, zeini esker esperimentatu egin eta burura eraman ahal izan baitut ene egitekoa.

Hautzaroa Hautes-Pyrénees-etan,

Ibos herrian, Pirinio Atlantikoetarik bi urratsetan, Bigorra eta Biarno artean, kultura herrikoia bizirik dagoen herrialde hontan. Kantu polifonikoaren kultura lehenik, harek eraman bainau lehenik. Amatore gisa baina profesionalki ere, polifonia talde batzuetan kantatzen dut. Eta kantuak berak dit musikarako beharria ondu, eguneroko praktikak beharrezkoa dudan zorroztasuna ekartzen baitit tresnen afinatzeko orduan.

Bidaiatzeko parada:

Ene herritik urruntzean gaskoindar eta pirineotar tradizioa egiazko altxorra delako kontzientzia hartu dut. Ohartu naiz ere denbora urrikalmenik gabe doala: belaunaldi bat edo bi aski dira tradizio baten desagerrarazteko, bera izanik ere herrialde bat eta bere biztanleen arimaren miraila. Beraz 2009an, erabakia hartu nuen lekua hor nuela, eta okzitandar kulturari paratu nahi nuelako indar guziez!

Marcel Gastellurekin topaketa

2000 hamarkada hastean oihanean laguntzeko ohorea izan nuen: dena ikasi nuen harenganik, ezpelaren hautatzea, zuhaitzak nola egotxi, segatu eta xukatu. Berarekin egin nituen ene lehen zur erreserbak, flauta egiteko zirenak, 2001ean.
Marcel Gastellu lehena izan zen ere, Euskal Herriko, Bigorrako eta Biarnoko flauta herrikoien fabrikazioaren artea erakatsi zidana.

Artezko torneatzea

Zur tornua erregularki erabili izan dut eta horrela tresnen fabrikazio teknikak hobetu, artez torneatzeko ikastaldiak eginez. Lutierra eta tresna egilearen lana ikertze lana da ere: jarraitzen dut egin molde berriak esperimentatzen, sistema berriak, jotzeko manera edo soinua hobetzeko xedean.

Tresna zahar andanarako bidea

hiru ziloko flautak, sokazko danbolinak, hoboeak… Bai eta jakes Roth-i behatzea Gaskoinako ttun ttun eta flauta zaharrei buruzko bere ikerketa ikaragarria eni aipatzen, eskuzabal eta pasioz betea. Egun leheneko flauten kopiak egiteko gai naiz, neurrien dokumentuarik abiatuz; eta bildutako musika tresnak zaizkit inspirazio eta lan oinarri tresna berrien sortzeko.

Formakuntza Etienne Holmblat-ekin

Barroko flauta bai eta hiru ziloko flauta egile profesionala, autodidakta, mugaz gaindiko fama duena. Bere jakitatea pasarazi dit tresna fabrikazioan eta flautaren soinu hoberena lortzeko metodoan. Bere lantegian, ohartu naiz finezia eta zorroztasuna zirela kalitate funtsezkoenak tresna herrikoien egilearentzat.

Milesker zor dut beraz!

>Milesker Marcel Gastellu, Étienne Holmblat, eta Jaqueish Roth-i, ene maisu eta abiarazleak.

>Milesker Eric Mathieu-ri flauta bat eskuetan ezarria erranez: “jo zak!”

>Milesker Eric Julian-i clarin bilketarako ene pasioa partekaturik (Bigorra eta Gaskoiniako hoboe zaharrak)

>Milesker Philippe Bolton-i tresnen mantentzeaz aholkuengatik.

>Milesker izendatzen ez ditudanak baina haiei pentsatzen dudala ongi dakitenei (beren burua ezagutuko dute!)

Eni bisita egiteko!